Nere eta Mikelen Jaunartzea

Nere eta Mikelen Jaunartzea

2017ko maiatzaren 7an jaunartzea egin berri zuten bi gaztetxo zoragarri ezagutzeko aukera izan genuen. Nere eta Mikel 8 eta 9 urteko zornotzarrak dira. Anaia-arrebak izan arren, ez dutela zer ikusirik aitortu ziguten euren gurasoek.

Mikel oso jatun ona da, eta ‘Sutan’ menua jan ostean eskatu zuen lehen gauza Eneko Atxa sukaldariaren whatsapp zenbakia izan zen. Dena oso gozoa zegoela eta den-dena jan zuela esan nahi zion sukaldariari.

Nereri Don Manuel gozotegiko txokolatezko tarta izan zen gehien gustatu zitzaiona. Ez dakigu zaporeagatik edo panpintxoengatik izan zen baino espero dugu biengatik izatea.
Haurrak asko gustatzen zaizkiola aitortu zigun eta nagusitan ume asko izango dituela

Bazkal ostean oparien txanda iritsi zen. Mugikor bat, tableta, Port Aventurara joateko bidaia… A zer nolako bezuzak!

Mila esker bihotzez Mikel, Nere eta euren familia guztiari egun berezi horretarako ENEKO WEP aukeratzerarren.